dl | dm | dc | dj | dv | ds | dg |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |
“Castells”-ak (gazteluak esan nahi duen kataluniar hitza), giza eraikuntzak egitean datzan Catalunya bertako erakustaldi kulturala dira. Ohitura honen oinarriak XVIII. mende bukaerara atzeratzen dira, Valls-en, “colles” izeneko lagun-taldeak gaur egun ezagutzen ditugun giza eraikuntza ezberdinen arteko lehiketak egiten hasi zirenean.
Gaztelu batetan, hiru zati bereizten dira: “pinya”, “tronc”-a eta “pom de dalt”-a. “Pinya” eraikuntzaren oinarria da, pisu guztia bertan jasaten da eta bere helburua erorketen golpeak indargetzea da, baina batez ere, goruntz doan estruktura egonkortzea eta bere pisua jasatea.
“Tronc” izeneko egitura bertikalak, pisu bakoitzeko pertsona kopuru konkretu bat dauka. Gazteluaren arabera kopuru hau aldatu egiten da (pertsona bakar batetik 9 pertsonararte dijoalarik) eta kopuru horrek izen emango dio gazteluari.
Gazteluaren goikaldean, “canalla” (“haurrak” esan nahi duen hitza) aurkitzen da, “pom de dalt” deritzana osatuz. Ume hauek izango dira beraien bizkortasun eta arintasunagaitik gailurrera iritsiko diranak.
Gaztelu altuenetan, “pinya”-ren ganeitik, beste oinarri bat edo bi gehiago ezarri daitezke. Oinarri hauen izenak, “folre” eta “manilles” dira; lehena bigarren mailan kokatzen delarik eta bigarrena hirugarren mailan. Eraikuntzan parte hartzen duen pertsona bakoitzak, “casteller” izena hartzen du.
“Castells”-ak, erikuntzaren araberako teknika zehatz bat jarraituz altxatzen dira. Lehenik, “pinya” osatzen da, bakoitza bere postuan eta funtzio berezi bat beteaz. Ondoren, txandaka, eraikuntzaren pisu ezberdinak igotzen dira; sendoenak beheko pisuetan kokatuz eta arin eta bizkorrenak goiko pisuetan. “Anxaneta” igotzen azkena da, gora iristen denean jendea agurtzen duen neska edo mutikoa. Goren-goreneko zirrara momentu horretan, “castell”-a burututzat hartzen da baina oraindik erorketarik izan gabe eraikuntza desegitea gelditzen da. Beraz, eginbeharra erdilanetan dago. Bereziak edota zailagoak diren “castell”-etan, eraikitzeko modua zeharo ezberdina izan daiteke; “folre” eta “manilles” dituen “pinya” izan daiteke, edo “tronc” mailan aldaketak egon daitezke; alderantziz eraikiak, behetik goruntz indarrez altxatuak.
“Castell” bakoitzaren eraikuntza doinu ezberdinen artean burutzen da, non doinu bakoitzak “castell”-aren bilakaera agertzen digun: "toc de castells" deitzen da doinua. “Gralla” (dultzainaren antzeko musika tresna) eta atabala, “castells”-ekin batera doaz tradizionalki eta festaren eta emozioaren oinarri banangabeak dira. Saioaren hasiera eta bukaerak ere bere melodia propioak dituzte ("toc d'entrada a la plaça" – plaza sarrerako musika – eta "toc de vermut" – ondorengo musika-) eta melodia hauek, jendea parte hartzera gonbidatzen dute eta ondoren bazkaltzera.
Hau tradizionalki horrela da, castells-en aktuazioak Udaletxeko plazan igande eguardian izaten baitira, Festa Nagusiaren ekitaldi garrantzitsuena bezala. Egun berezi horretan, hiru “colle” edo kuadrila batzen dira, hiru gaztelu eta “pilar” bat (pertsona bat pisuko duen “castell”-a) eginez, azken hau agur moduan. Gaur egun “castells”-ak urte osoan zehar ikusi daitezke, denboraldia ekainetik azarora izan arren, gaur egun urte osoan zehar ikusi daitezke. Egutegiko data garrantzitsuenak hauek dira:
- Abuztuak 15: Ama Birginaren eguna, Bisbal del Penedès
- Abuztuak 30: Felix Deuna, Vilafranca del Penedès
- Irailak 24: Merçè Ama Birjina, Barcelona (gertuen dagoen igandean ospatzen da)
- Bikoitiak diren urteetako Urriako lehen igandean: “Castells” Lehiaketa, Tarragona
- Urriak 22: Ursula Birjina, Valls-en (hurrengo igandean)
- Azaroak 1: Santu Guzien Eguna, Vilafranca del Penedès
- Azaroko hirugarren igandean: Terrassa-ko Minyons-en Eguna, Terrassa-n
¡Etorri Catalunyara zuzenean ikustera.... pena merezi du!!!!!
Bartzelona-ko “Castellers”-ak
Bartzelonako “Castellers”-ak 1969-an eratu ziren, batez ere Vilafranca del Penedès-tik (Bartzelonatik 50 Km-tara) datorren jendearen eskutik.
XIX. mendean zehar, Bartzelonako hiriak zenbait “castells” taldeak izan zituen, baina ez zuten arrakastarik izan, horrelako tradizio bat hiri haundi batetan mantentzea zaila bait da, alderdi tradizionaletik urrun bait daude (batez ere Tarragona ingurua eta Penedès-a).
Halere, Bartzelonako Castellers-en sorrerarekin, gizartean errotu eta finkatutako talde bat sortzen da kataluniar hiriburuan. Sorreratik gaur egunarte, hiriburuko “colla castellera” -k bere folklorea praktikatzen du festa, inaugurazio, kongresu eta delako ekitaldietan.
“Colla” Ekainaren 8-ko 1969-an aurkeztu zen, ekitaldi labur batekin(4-ko “pilar” bat – pisu bakoitzeko pertsona bakarra duen lau pisuko eraikuntza-), El Vendrell-en dagoen “Castells”-en Oroigarriaren inaugurazioan. Egun hartan, “colla castellera” garrantzitsuak zeuden bertan, “Vandrell-ko Nens-ak” (1926), “Colla Vella dels Xiquets de Valls” (1946) edota “Castellers de Vilafranca” (1948). Sorrera/ berrantolaketa data kontutan harturik, “Castellers de Barcelona” taldea, laugarren “colla” zaharrena da (1969).
H asiera erraza izan ez bazen ere, “fet casteller”- (“gazteluen egitea” bezala ulertu dezakegun esamoldea) integratzearen esfortzuarekin, Bartzelona-ko “colla” eraikuntza gehiago eta hobeak egiten jarraitu du pixkana-pixkana. Horrela, 70. hamarkada hasieran, erregulartasunez zazpi pisuko eraikuntzak lortzen ditu; 80. hamarkada hasieran zortzikoak eta 90. hamarkada bukaeran 9 pisuko eraikuntza zailak, non lorpen hauek Bartzelona-ko Castellers-ak maila altuen duten “collen” artean kokatzen dituzte (9-ko maila duen “colla” bezala sailkatzen da, “Catalunya-ko Colles Castelleres” Koordinakundeak emana). Gaur egun koordinakunde honek 60 talde biltzen ditu.
Zailtasunak izan dituen goruntzako bidea izan da, entrenamenduak egiteko leku finko bat aurkitzea (1984-tik aurrera, Bartzelona-ko Rossend Nobas 33-an) edota Santa Coloma de Gramanet hiriko “castellers” ezberdinen irteera gainditu behar izan zenekoa (azken hauek, Bartzelona iparraldean kokaturiko hirian, 1985-ean beraien “colla” sortu zuten). Hemendik aurrera, Bartzelona-ko Castellers-ak, teknika maila hobetzea eta finkatzean (“castells”-en maila) eta erakundeekin harremanak hobetzen buru-belarri jardun dira.
Teknikoki, 80-90 hamarkadetan, Bartzelonako Castellers-ak 8 pisuko “castells”-en mailan kokatzen direla esan daiteke, baina 1995. urtean aldaketa sakon bat gertatzen da, “colla”-k “folre” dun (“pinya” gainean doen forru/ azal/ estalkia eta bigarren pisua sendotzen duena) eraikinak egitea proposatzen bait du: “2 de 8 amb folre”-ri buruz ari gara; 8 pisuko gaztelua izanik, nahiko ezegonkorra denez, forru batekin laguntzen da. Urte horretan bertan, hiriko Festa Nagusian (la “Merçè”, Irailak 24), gaztelu hori egitea lortzen da, Sant Jaume Plazan.
Horrela, maila haundiagoko gazteluei atea irekitzen zaie: ez da denbora asko pasako 9 pisuko gazteluak egitearen ideia finkatzen; maila honetara hamar bat “colla” bakarraik iristen dira. Bederatzi pisuko eraikuntza hau 1998-ko azaroaren 22-an lortzen da Terrassa-n (“Minyons de Terrassa”- koen Diadan) eta bertan, “4 de 9 amb folre” eraikuntza betetzen da, “castellers” beraien eta jendetzaren harridurapean.
Orduz gero, Bartzelonako castellers-ak berderatzi pisuko erainkuntza asko lortu ditu eta egiteko hain zailak diren gazteluak lortzen dituen talde gutxien artean dago.
Lortutako eraikuntza garrantzitsuenen artean, hauek aurkitzen dira:
“Quatre de nou amb folre” (bederatzi pisu, lau pertsona pisoku eta forroa), lehen aldiz Bartzelonan 1999-ko Mercè festetan egina. Horrela, eta urte berdinaren buruan, lehen aldiz kargatu ondoren, Bartzelona-ko Castellers-ek saio zirraragarri bat bete zuten.
Hurrengo urtean, “tres de nou amb folre” kargatu zuten (2000.eko azaroan), “Terrassa-ko Minyons”- en “Diada”-n (Egun Nagusian).
2001.-eko Mercè jaietan lehen aldiz deskargatutako “tres de nou amb folre”, eraikuntza hau colla-k zenbaitetan errepikatu du, bai urte horretan bertan edota ondorengotan.
2003.-eko Mercè-ko jaietan “cinc de vuit”-a (zortzi pisu eta bost pertsona pisuko duen eraikuntza) deskargatu zuten. Gaztelu hau “katedrala” bezala ezagutzen da bere tamaina edo neurriagaitik; zortzi pisukoa izan arren, zailtasun asko duenez, lortu izana, asko ospatu zuen “colla”-k.
Gurekin harremanetan jartzeko
1969an sortu ginetik, Bartzelonako Castellers-ek saio asko egin ditugu Europako herri eta hirietan.
Gurekin harremanetan jartzeko aukera hauek dituzu:
-Posta elektronikoa: colla@castellersdebarcelona.cat
Gure egoitzan nola entrenatzen dugun ikustera ere pasa zaitezke, Clot-eko metro geltokitik gertu. Asteartetan (19.30-tan), Ostegunetan (20.00-tan) eta ostiraletan (21.00-tan) Otsailetik Azarora (Abuztuan atseden hartzen degu).
Egutegia (català).
Castellers de Barcelona (Bartzelona-ko Castellers-ak)
Carrer Bilbao, 212-214
08018 BARCELONA.